ONGI ETORRIAK SORKUNEN WEBGUNE OFIZIALERA!!
Hementxe aurkituko duzue Sorkuneri buruzko informazioa, abestiak entzuteko, bideoak, argazkiak eta bestelakoak. Goza ezazue!!!
2006/10/18: SORKUN DUNA BIRAKO AZKENEKO BI KONTZERTUAK!!!!
Hurrengo bi asteotan Sorkunek bere Duna bira honetako azkeneko bi kontzertuak eskeiniko ditu. Hauen ostean, Sorkun eta bereak beste kontu batzuekin arituko dira. Beraz, bi zita garrantzitsu:

Urriak 21 larunbata - 22:00etan:
Beasain (Gaztetxea), + Neubat + Sharon Stoner

Urriak 26 osteguna - 21:00etan:
Gasteiz (Gaztetxea), + Neubat

Ikusten duzuen moduan, Sorkunen bira agurtzen dugu eta ongi etorria ematen diogu Neubat taldearen Stereosaurus disko berriari azken bi kontzertu hauen bitartez.
2006/10/09: ASTE HONETAN, HIRU KONTZERTU
Asteazkenetik ostiralera izango dugu Sorkun errepidean. Datozen hauek eta hurrengo asteko biak Sorkunen Duna diskoaren birako azkenekoak izango dira. Momentuz, aste honetan gauza honela dijoa:

Urriak 11 asteazkena - 22:00etan
Cardedeu (Poliesportiu, + Obrint Pas + El Mal Ja Esta Fet)
Urriak 12 osteguna - 21:30etan
Atarrabia (Totem aretoa, + Moksha.
Urriak 13 ostirala - 22:30etan
Tolosa (Bonberenea, + Moksha)

Bestalde, Sorkun Bandako kide diren Atxux, Kanda eta Home kontzertua izango dute larunbatean ere (urriak 14), Vice Presidentes taldearekin. Kontzertua Donosti - Trintxerpeko Moganbo aretoan izango da, Moksha eta Another Kind of Death taldeekin batera.
2006/09/27: SORKUN ARRASATEN ANARIREKIN BATERA
Ostiral honetan (irailak 29) jaialdi bikaina ospatuko da Arrasateko 3/60 aretoan; Sorkun eta Anari, hain zuzen ere. Bi ahots handi, bi banda izugarri. 22:00etan hasiko da emanaldia.

Bestalde, larunbatean (irailak 30) Sorkun Uribarriko jaietan eukiko dugu bere zuzenekoa eskeintzen. Jotzeko ordua: 00:30etan.
2006/09/20: SORKUN ORDIZIARROCK JAIALDIAN ETA NAFARROAN
Uda joan zaigu, baina Sorkunek baditu kontzertuak egiteko; alde batetik, ostiralean (irailak 22), kontzertua Nafarroan izango dugu, Uharten hain zuzen ere. Bestalde, larunbatean (irailak 23) Sorkunek eta bereak Ordizin ospatu beharreko Ordiziarrock jaialdian parte hartuko dute.

Webgune honetatik Vallekaseko kontrajaietan egondako jendea agurtu nahi dugu eta eskerrak eman; lastima kontzertua osorik ezin burutzea, baina itzela jendearen harrera. Vallekas resiste!!

Argazki berriak ditugu ikusgai gure galeriako Duna Tour atalean.
2006/09/12: VIC, VALLEKAS ETA LEZO
Hirukoitza asteburu honetan, Catalunya eta Vallekasera bidaiak barne. Hauek kontzertuak, hauek datuak. Apuntatu:

Irailak 14 osteguna - 23:45etan:
Vic (Mercat de la Música Viva - Escenari Sucre 1).
Irailak 15 ostirala - 21:00etan:
Vallekas (Kontrajaiak).
Irailak 16 larunbata - 00:00etan:
Lezo (Jaiak, + SextySexers).

Data berriak ditugu ikusgai gure KONTZERTUAK atalean.
2006/09/06: SORKUN BIZKAIAN ZEHAR!!!
Sorkun eta bere banda Bizkaian barrena jarraitzen dute Duna Tourra asteburu hontan. Hauek dira kontzertuak eta ordutegiak:

Irailak 8 ostirala - 23:00etan:
Bermeo (Lameran, + Lor).
Irailak 9 larunbata - 23:00etan:
Galdakao (Jaiak, + Marlango).

Zuzeneko argazki berriak eskegi ditugu gure galeriako
Duna Tour atalean. Horretaz gain, postalak eta fondoak ere eskegi ditugu Duna atalean.
2006/08/29: SORKUN ERASORA BAKION
Abuztua joan zaigu eta nola gainera, Bilboko txosnetan Sorkunek eskainitako kontzertuaren zapore goxoarekin!!! Irailean Sorkun eta Sorkundarrak kontzertuak eskeintzen ibiliko dira. Hilabete berria hasteko, Bakion izango da kontzertua (Irailak 1 ostirala, 02:00etan).

Bestalde, jakinarazten diezuegu Sorkunek bideo klip berria duela, "Rescue Me" abestiarena hain zuzen. Laister webgune honetan bertan egotea espero dugu.
2006/08/17: ABUZTUA BUKATZEN NAFARROAN ETA BILBON
Jarraitzen du Sorkunen kontzertu jarioa abuztuan zehar. Azkeneko aste lanpetuaren ostean, bira aurrera doa hurrengoko datekin:

Abuztuak 18 ostirala:
Tafalla (Txosnak - 23:00etan)
Abuztuak 19 larunbata:
Arantza (Arantza Rock, + The Solanos + Buitraker + Himen) - 00:00etan
Abuztuak 23 asteazkena:
Bilbo (Txosnak - Euskalgune, + Pog Mo Thon) - 00:00etan

2006/08/02: SORKUN GASTEIZKO JAIETAN
Sorkun Gasteizera bueltatuko da ostiral honetan, Andra Mari Zuriaren jaietako lehenengo egunean jotzera. Kontzertu berezia, Sorkunen bandako kide ugari Gasteiztarrak bait dira. Eta hori gutxi balitz, Gure gidari-merchandising arduradun den Gaizkak urteak egiten ditu!!!! Zorionak!!.
Gasteiz ez da izango Sorkunen geltoki bakarra, bihar Oiartzungo jaietan ere egongo bait da. Apuntatu, beraz:

Abuztuak 03 osteguna:
Oiartzun (Doneztebe plaza, + Naizroxa + Chocolhate +
La Kinky Beat) - 01:30etan
Abuztuak 04 ostirala:
Gasteiz (Matxete plaza) - 00:00etan

Gogoratu gure asteroko berrian kontzertua hasteko ordua jartzen dugunean, normalean Sorkunen hasieraz ari garela soilik.
2006/07/27: ASTEBURUA BIZKAIAN
Bi kontzertu izango ditu Sorkunek asteburu honetan eta biak Bizkaian. Hemen duzue ekitaldiei buruzko informazioa:

Uztailak 28 ostirala:
Algorta (Jaiak) - 01:30etan
Uztailak 29 astelehena:
Fruiz (Jaiak) - 01:15etan
2006/07/19: SORKUN ZUZENEAN IPOP SAIOAN
Datorren larunbatean (uztailak 22) Sorkun izango dugu La2 kateko Ipop saioan. Ordutegia: 14:00etatik, 15:00etara. Maiatzan Madrilen grabaturiko abestiak izango ditugu ikusgai.

Hurrengo kontzertuei dagokienez, hurrengoko hauek izango dira:

Uztailak 21 ostirala:
Gorliz (Jaiak) - 23:00etan
Uztailak 24 astelehena:
Orereta (Madalenak) - 23:00etan
2006/07/10: SORKUN ZUZENEAN SANTUTXUN ETA UZTARITZEN
Sesio bikoitza datorren astebururako; hasteko, ostiralean (uztailak 14, 23:00etan) Santutxu auzo bilbotarreko jaietan egongo gara, Punto de Mira eta Dirua taldeekin batera.

Jarraitzeko, larunbatean (uztailak 15, 22:00etan) Uztaritzen egongo gara, bertako Hiribeherea plazan.
2006/07/03: ONDARRURA, MULTINAZIONALEN KONTRA
Asteburu hontan, Sorkundarrok Ondarrun ospatu beharreko multinazionaleen kontrako akanpadan egongo gara. Sorkunen ekitaldia ostiralean (uztailak 7) izango da, Musikherria talde maratoiarekin batera. Akanpadari buruzko informazioa eskuratzeko, ikusi Gaztesarea web ataria.

Bestalde, gogoratu oraindik ere ari garela udako datak ixten, beraz ez ahaztu gure Kontzertuak atala birpasatzen.
2006/06/26: SORKUN SENGLAR ROCK JAIALDIAN
Ostiral honetan (ekainak 30) Sorkun eta bere banda Catalunya aldean izango ditugu, Lleidan ospatuko den Senglar Rock jaialdian parte hartzen. Emanaldia (Sorkunena) 17:00etan hasiko da.

Asteburua osatzeko, larunbatean Pasai San Pedroko jaietan izango da kontzertua. Sorkunekin batera, Naizroxa eta Zura taldeak egongo dira.
2006/06/20: VICE PRESIDENTES OSTIRALEAN, SORKUN LARUNBATEAN
Vice Presidentes taldeak kontzertua du ostiral honetan (ekainak 23);Beasaingo Gaztetxean izango da, 21:30etan. Hauekin batera, beste bi talde: madrilgo Moho (euren 2. diskoa aurkezten, "He visto la cruz al revés" izenekoa) eta Megahez.

Sorkuni dagokionez, kontzertua larunbatean izango da (ekainak 24), Bedian. Sorkunekin batera, Póg Mo Thón taldea arituko da. Kontzertuaren hasiera, 23:00etan.
2006/06/16: SORKUN ZUZENEAN "LOS CONCIERTOS DE RADIO 3" SAIOAN
Pasa den hilean Radio 3en egon zen Sorkun bertako "Los conciertos de Radio 3" saioan parte hartzen. Ba emisio eguna eta ordutegia badugu hemen! Ez galdu aukera Sorkun eta bere banda Radio 3en ikus eta entzun ahal izateko aukera!!

SORKUN - "Los conciertos de Radio 3"
Irratian: Ekainak 19 astelehena - 22:00etatik aurrera. Telebistan: Ekainak 19 astelehena - 01:00etatik aurrera.

Gogoratu gaur kontzertua dugula Igorren, 23:00etan.
2006/06/13: SORKUN ZUZENEAN IGORREN
Asteburu honetan ostiralean izango da Sorkunen zuzenetakoekin zita. Kontzertua Igorren izango da (ekainak 16 ostirala), 23:00etatik aurrera.

Zuzeneko argazki berriak eskegi ditugu gure galeriako
Duna Tour atalean. Horretaz gain, postalak eta fondoak ere eskegi ditugu Duna atalean.
2006/05/31: NON STOP!!!!
Asteburu intentsiboa datorkigu, hona hemen datu guztiak:

Ekainak 2 ostirala (22:30etan)
Olazti (Gaztetxea)

Ekainak 3 larunbata (22:30etan)
Zizurkil (Frontoia)

Ekainak 4 igandea (22:30etan)
Donibane Garazi (Festibala)

2006/05/24: HORTXE GOAZ, BEASAIN ETA ELORRIO!!!!
Bi ekitaldi itzel edukiko dituzte Sorkunek eta bereak: hasteko, ostiralean (maiatzak 26, 00:00etan), Beasainen egongo gara, bertako plazan. Igandean (maiatzak 28), Sorkun ikusgai edukiko dugu Elorrion ospatu beharreko Ibilaldia jaian. Sorkunen txanda 18:00etan izango da.

Ez ahaztu Heldu Nazazu abestiaren Japonierazko bertsioa eskegi genuela pasa den astean. Entzuteko egin klik .
2006/05/16: SORKUN TELEBISTAN ETA HELDU NAZAZU JAPONIERAZ!
Aste hontan, Sorkunek bi zuzeneko egingo ditu telebistan eta beste bi kontzertu gehiago Duna tourraren barnean:

Maiatzak 17 asteazkena
Madrid (Ipop saioaren grabaketa, La 2).

Maiatzak 18 osteguna
Madrid (Los Conciertos de Radio 3 saioaren grabaketa, La 2).
Gasteiz (Arabatakada, 20.30etan unibertsitate esparruan).

Maiatzak 20 larunbata
Astigarraga (Polikiroldegian, Gazte Eguna - 00:00etan)

Telebista saioen kasuan, informatuko zaituztegu kontzertuen emisio ordutegietaz.

Bestalde, mp3 berri bat daukagu gure webgunean, Heldu Nazazu abestiaren Japonierazko bertsioa, hain zuzen ere. Entzuteko, sakatu .


2006/05/10: DERIO ETA SARA BIDEAN
Hementxe ditugu jada asteburuko kontzertuak, kasu honetan bi. Apuntatu:

Maiatzak 12 ostirala
Derio (Txosnetan, 23:30etan + Piztiak)

Maiatzak 13 larunbata
Sara (Polikiroldegian, 23:00etan + Kuraia + Shaolin Temple Defenders)

Derioko kontzertuan bigarren tokian izango dugu Sorkun ikusgai. Saran ordea, ekitaldia irekiko du.
2006/05/04: SORKUN HONDARRIBIKO TRUCK ARETOAN
Kontzertu itzela bihar Hondarribiko Truck aretoan ikusi ahal izango duguna. Sorkunez gain (noski!), Potemkin (euren disko berria aurkezten) eta Kabul (maketa berria aurkezten) izango dira. Jaialdia (esan dugun bezala), Hondarribiko Truck aretoan izango da eta 22:00etan hasiko da. Argazki berriak eskegi ditugu gure galerian, Duna Tour atalean. Sorkunek Bartzelonako Apolo aretoan eskeinitako kontzertuarenak dira.
2006/04/26: SORKUN BERRIZ ERASORA!!!
Sorkun asteburu honetan bertan berragertuko da zuzenean, azkenengo asteotako geldiunearen ostean. Gainera, kontzertua ez da nolanahikoa; Anari abeslariarekin batera izango da (apirilak 30 - igandea), Andoaingo gaztetxean. Bi ahots handi zuzeneko bi talde handiekin!!!! Hasteko ordua, 22:00h. Bestalde, data berriak gehitu ditugu kontzertuak atalean.
2006/04/11: OPORRAK!
Sorkunek ez ditu kontzertu gehiagorik emango Andoaingo gaztetxean eman beharreko kontzertura arte (apirilak 30 igandea). Dena dela, adi egon gure webguneari, kontzertu datak eta argazki galeria etengabe berritzen bait gabiltza.
Sorkunbandako Home, Kanda eta Atxux (hau da,
Vice Presidentes) pare bat kontzertu eskeiniko dituzte geldiunea aprobetxatuz. Hauek dira: Apirilak 21 Ostirala:
Donostia - Trintxerpe (Mogambo aretoan, + Naizroxa + Second Silence)

Apirilak 29 Larunbata:
Urretxu (Gaztetxean, + Black Diamonds)

2006/04/03: SORKUN CATALUNYAN BERRIRO!!
Catalunya dugu Duna Touraren hurrengo geltokia. Hiru kontzertu izango dira asteazkenetik ostiralera. Hauexek ditugu datuak:

Apirilak 5 asteazkena (01:00etan):
BARCELONA - Apolo aretoa.

Apirilak 6 osteguna (23:00etan):
RIUDOMS - Onphono aretoa.

Apirilak 7 ostirala (23:00etan):
TERRASSA - Factoria aretoa.
2006/03/30: SORKUN ETA VICE PRESIDENTES
Sorkunek kontzertu bakarra burutuko du larunbatean (apirilak 1), Urretxuko frontoian. The Solanos taldearekin batera izango da emanaldia, 00:30etan hasiko dena.

Bestalde, ostiralean (martxoak 31, hau da, bihar), beste kontzertu gomendagarria dugu Zornotzako Idaba Musik aretoan; Sorkunen bandako taldekide diren Atxux, Home eta Kanda gaua berotuko dute bere proiektu berria aurkeztuz:
Vice Presidentes. 22:30etatik aurrera izango da.


2006/03/20: GALIZA CANIBAL + RADIO 3
Asteburu honetan, lehengo aldiz izango dugu Sorkun Galizan zuzenean. Bi kontzertu izango dira eskeiniko direnak:

Martxoak 24 ostirala - 00:00etan:
San Sadurniño (El Ferrol) - Dzine aretoa.
Martxoak 25 larunbata - 00:30etan:
Vigo - La Iguana aretoa.

Gogorarazten dizuegu bihar (martxoak 21 asteartea) Sorkuni Radio 3 irratiko Sateli3 saioan egindako elkarrizketa entzun ahal izango duzuela, gaueko 22:00etan.
2006/03/14: SORKUN SAGARRONDOTIKEN
Sorkun Hernanin ospatzen den Sagarrondotik jaialdian egongo da. Ostiralean izango da (martxoak 17, 21:00), Loquillo y Trogloditas, Chambao, THC eta Pal Keli taldeekin. Hurrengo egunean (martxoak 18 larunbata, 23:00), Nafarroan izango dugu kontzertua, Larraintzargo Ultzaman, Garraxi, Koma eta La Betty Travan taldeekin.

Bestalde, datorren asteartean (martxoak 21), Radio 3 irratian entzun ahal izango dugu Sorkun. Sateli3 irratsaioan izango da, 22:00etan
2006/03/11: TOLOSAKO KONTZERTUA, BERTAN BEHERA
Gaur gauean Tolosan ospatu beharreko jaialdia, bertan behera geratzen da eguraldi txarra dela eta. Kontzertua burutzeko aukeratuko den data berria zehazteke dago oraindik. Jarraituko dugu informatzen.
2006/03/07: ZORIONAK TOLOSA!
Ostiralean hasiko dute Sorkundarrak asteburuko emanaldiak, Otxandioko gaztetxean (martxoak 10, 23:30etan), Lost Girls taldearekin batera. Larunbatean, kontzertua Tolosako zezen plazan izango da. Kartela Amparanoia abeslariarekin osatuko da. Informazio gehiagorako, sakatu hemen.
2006/03/02: URRETXUKO KONTZERTUA, BERTAN BEHERA
Asteburu hontako kontzertua (Urretxun ospatu beharrekoa) bertan behera geratzen da, Igor Anguloren omenezko lutoarengatik.
2006/02/20: IHAUTERI ASTEBURUA
Sorkun eta bereak Euskal Herrian dira jada, Estatu Espainiarrean zehar egindako mini-tourra bukatu ondoren. Ihauteriak hementxe bertan dauzkagu eta horiekin batera, Sorkunen bi data gehio:

Otsailak 24 ostirala
Arrasate - 3/60 aretoa (+ Tribute to Queens of the Stone Age

Otsailak 25 larunbata
Zornotza - Zelaieta zentroa

Eskerrik asko aipaturiko mini-tourra posible egin zuten guztiei eta kontzertuetara joan zirenei. Hementxe alboan duzue Granadako Ideal egunkarian agerturiko kritika (Granadako Sugarpop aretoan eskeinitako kontzeruarena, noski!). Espero dugu laister itzultzea kontzertu gehio egitera.

ESKERRIK ASKO BIHOTZ-BIHOTZEZ!!!!!!!!!

Argazki berriak eskegi ditugu (Haroko Brutal Zone aretokoak). Ikusi gure Galeria Duna Tour lelopean agertzen den atala.
2006/02/13: ASTE HONETAN, ERREPIDEA!!!
4 kontzertu eskainiko ditu Sorkunek aste honetan, denak Euskal Herritik kanpo. Hementxe dituzue datak eta ordutegiak:

Otsailak 15 asteazkena
Madrid - Sol aretoa (+ Parental Advisory Crew, 23:30etan)

Otsailak 16 osteguna
Formentera del Segura (Alicante) - Badulake aretoa (22:00etan)

Otsailak 17 ostirala
Moratalla (Murcia) - Zer Bizio (23:00etan)

Otsailak 18 larunbata
Granada - Sugarpop aretoa (22:00etan)

Bestalde, konfirmatu egin da Sorkunen kontzertua Bartzelonako Apolo aretoan (apirilak 5).

2006/02/07: "NON ZAUDE???" SINGLE BERRIA
Sorkunek single berria du kalean, oraingo honetan
Non Zaude??? abestia dugu entzungai.

Zuzenekoei dagokienez, Nafarroa eta Zuberoa izango dira asteburu honetan Sorkunek bisitatuko dituen lurraldeak.
Hauexek dira datuak:

Otsailak 10 ostirala:
Altsasuko gaztetxean, 23:00etan.
Otsailak 11 larunbata:
Mauleko Kafe Antzerkia, 22:00etan.
2006/02/01: AGUR METAK!!
Metak dikoetxeak bere ibilbidea amaitu du. Webgune honetatik, zorterik onena opa diegu metakideei beraien etorkizuneko ihardueretan.

Beste aldetik, Sorkunek bere torurra jarraitzen du, asteburu honetan Errioxara bidaiatzen aurrenekoz. Kontzertua HARO hirian izango da, BRUTAL ZONE aretoan (otsailak 3 ostirala, gaueko 22:00etan).

2006/01/26: SORKUN SANTURTZIN
Asteburu honetan, Sorkunek data bakarra burutuko du larunbatean (urtarrilak 28). Santurtziko La Kelo gaztetxean izango da, 22:00etan.

Igandean (urtarrilak 29) Sorkunen urtebetetzea da.
ZORIONAK SORKUN!!!!!!!!!
2006/01/16: HIRUKOITZA CATALUNYAN!!!
Sorkunek DUNA diskoa aurkeztuko du aste hontan Catalunyan. Hiru kontzertu izango dira eskainiko dituenak. Hauek dira datuak:

Urtarrilak 19 osteguna (22:30etan):
CASTELLBISBAL (El Molí aretoa)

Urtarrilak 20 ostirala (22:00etan):
BARCELONA (Sidecar)

Urtarrilak 21 larunbata (22:00etan):
MATARÓ (Clap aretoa)

Beste alde batetik, Gasteizko gazte eguneko argazki batzuk eskegi ditugu galerian.
2006/01/10: ZALDIBI ETA GURE IRRATIA JAIA
Hurrengo asteburuan, sesio bikoitza: ostiralean (urtarrilak 13, 22:30etan) ZALDIBIKO ANTZOKIAN izango da kontzertua, NUN taldearekin batera.

Larunbatean (urtarrilak 14, 22:00etan) BAIONAKO MOUSEROLLESEN izango ditugu Sorkun eta bere banda zuzenean, KURAIA eta 717 taldeekin batera. Kontzertu hau GURE IRRATIAren aldeko jaia dugu. Sarrerarekin batera, ZURE ROCKANROLLA konpaktua banatuko da (euskal talde mordo baten abesti argitaratugabeen bilduma).

Gure agenda berritu dugu, ikus data berriak KONTZERTUAK atalean.

2006/01/02: ...ETA URTEKO LEHENENGOAK!!!
Sorkunek 2006. urteko lehenengo zuzenekoa eskainiko du ESKORIATZAKO GAZTETXEAN. Kontzertua larunbatean izango da (urtarrilak 7, 22:30etan) eta MALENKONIA talde oñatiarra ere izango dugu ikusgai.

DUNA eta DUNA TOUR argazki atalak berritu ditugu, beraz irudi berriak aurkituko dituzue gure galeriaren barnean.
berri gehiago ikusi