ONGI ETORRIAK SORKUNEN WEBGUNE OFIZIALERA!!
Hementxe aurkituko duzue Sorkuneri buruzko informazioa, abestiak entzuteko, bideoak, argazkiak eta bestelakoak. Goza ezazue!!!
2005/12/19: URTEKO AZKENEKOAK!!!
Sorkunek 2005. urteko azkenengo bi kontzertuak eskainiko ditu aste honetan; ostegunean (abenduak 22, 22:30h), kontzertua Ziburuko TANA OSTATUAN izango da eta ostiralean (abenduak 23, 23:00h + Parental Advisory Crew), ALEGIKO GAZTETXEAREN urteurrena ospatuko dugu.

Urtea ondo baino hobeto amaitzeko, oparitxo bat: Sorkunen abesti inedito bat eskegi dugu, lelopean.

URTE BERRI ON!!!
2005/12/13: GAZTE EGUNA LAUDION
Larunbat honetan (abenduak 17), Laudioko gazte eguna ospatuko da, egun osoko egitaraua prestatu delarik.
SORKUNek ere parte hartuko du gaueko kontzertuetan, BAD SOUND SYSTEM, AMAIUR eta UNE LATZAK/DANBA taldeetako jendearekin batera.
Gogoratu kontzertuak 22:00etan hasiko direla, institutuko estalkian.
2005/12/04: DUNA ETA PIZTIA
Gure agenda berritu dugu, zenbait data berri sartuaz.

Aste honetan Durangoko azoka hasten da eta Sorkun bertan edukiko dugu. Abenduak 8 izango da kontzertua Plateruena antzokian, KURAIA taldearekin batera. Jaialdia gaueko 22:00etan hasiko da.
Denok Durangora!!!!

Asteburuko beste kontzertua Bakaikura eramango ditu Sorkun eta bereak, Gaztetxera hain zuzen ere. Kasu honetan, 22:00etan hasiko da ere. Kontzertua INOREN ERO NIrekin batera izango da
2005/11/23: GAZTETXEAREN JAIA ABADIŅON
Larunbatean (azaroak 26) Abadiņon joko du Sorkunek. Kontzertua gaztetxeak antolaturiko ekitaldi ezberdinen barruan kokatzen da. Kontzertuei dagokienez, hau da kartela eta ordutegia:

Keike 22:30
Sorkun 00:00
Skunk 01:30


Aurreko asteburuko zenbait argazki eskegi ditugu (Ziburuko kontzertuarenak) eta bide batez, hemen duzue Sorkunek Madrilgo DIAGONAL argitalpenean egindako .
2005/11/14: ONDARRU, DONIBANE-ZIBURU ETA ARGAZKIAK
Asteburu honetako kontzertuak esparru ezagunetan burutuko dira; alde batetik ostiralean (azaroak 18, 22:30etan), Sorkunek ONDARRUKO KAFE ANTZOKIA bisitatuko du. ONNA diskoaren biran bertan eduki genituen Sorkun eta bereak. Bestalde, larunbatekoa (azaroak 19, 22:00etan) INOREN ERO NI taldekoekin batera izango da, ZIBURUKO GAZTETXEAN; musikari trebeak eta jende jatorra. Ez galtzeko moduko kontzertua!!

Azkenik, komentatzea DUNA TOURREKO zenbait argazki berri eskegi ditugula gure galerian.
2005/11/08: DUNA ZAMUDIORA HELTZEN DA OSTIRALEAN
Bizkaia aldean izango da Sorkunen hurrengo agerpena (azaroak 11 ostirala). Kontzertua KARREJOKO KARPAN ospatuko da eta Sorkun eta bereak 01:00tik aurrera egongo dira eskenatokian.

Pasa den asteburuko bidaiak kontzertu itzelak utzi zizkiguten; horien isla gure galerian eskegi ditugun argazkiak eta Cuencako TRIBUNA egunkarian agerturiko kritika.
2005/10/30: HURRENGO ASTEBURUKO KONTUAK
Bero-bero datorkigu datorren asteburua; hasteko, Madrilen aurkeztuko da DUNA, GRUTA 77 aretoan (azaroak 3 osteguna, gaueko 22:00etan). Hurrengo egunean kontzertua Cuencan izango da, BABYLON aretoan (azaroak 4 ostirala, gaueko 22:00etan).

Eta behar bezala amaitzeko, BEASAINGO GAZTETXEAN egingo dute Sorkunek eta bereak geldiunea (azaroak 5, gaueko 22:00etan baita, NEUBAT eta POTEMKIN taldeekin batera). Gainera, azkenengo kontzertu hau NEUBAT taldearen DANTZALDIKO ERREGINAK TOUR ´05aren itxiera suposatuko du. Beraz, danok Beasaingo gaztetxera!!
2005/10/30: ARGAZKI BERRIAK ESKEGITA
Argazki berriak eskegi ditugu gure galeriako DUNA TOUR atalean. Gironan eskainitako kontzertuarenak, hain zuzen ere. Espero dugu ahalik eta laisterren Sorkun catalunyara bueltatzea.
Adeu!!
2005/10/24: CATALUNYARA BIDAIA
Catalunya izango da gure biraren geltokia datorren asteburuan. Kontzertua Gironako plaza nagusian izango da REINCIDENTES taldearekin batera. Gogoratu, kontzertua urriak 28an (ostirala) izango dela eta gure txanda gaueko 02:15etan izango dela.
2005/10/20: ASTEBURU HONETAN URNIETARA
Hurrengo kontzertua Urnietako SAROBE aretoan dute Sorkunek eta bere bandak. 22:30etan hasiko da emanaldia. Atzoko kontzertua Iruņean, gogoratzeko modukoa: jendez gainezka, izerdia, musika ta giro ezin hobea. Zer gehio eska daiteke??

Zuzeneko argazki berriak eskegi ditugu, Bilboko Kafe Antzokian egindako aurkezpenekoak hain zuzen ere. Badirudi badoazela argazkiak heltzen. Gogoratu, bidalizkiguzue Sorkunen kontzertuetan ateratako argazkiak, galerian eskegitzeko!!!
2005/10/17: KONTZERTUA IRUŅEAN
Sorkunek Nafarroan joko du lehenengo aldiz DUNA diskoa aurkezten. Asteazken honetan (urriak 19) izango da Iruņeako Akelarre aretoan, gaueko 21:00etan. Bertan ikusiko dugu elkar!!

Bestalde, gure argazki galeria irekita dago jada. Hortxe argazki pila ikus ahal izango duzue.
2005/10/10: DUNA KALEAN DA JADA!!
3 urte itxaron dugu, baina badugu Sorkunen bigarren disko kalean. Oraingo honetan "Duna" du izenburua eta unibertso berrietara eramaten gaitu, lurralde musikal berrietara alegia. Elektronikak eta irudiak musikatzeko ideiak oinarri dira diskaren kontzeptuan eta batez ere benetako kantuak egiteko grina.

Dunaren aurkezpen bira irailan hasi zen eta ez da geldituko datorren urtebetean. Adi egon gure agendan agertarazten ditugun datei, ez galdu aukera Sorkun zuzenean ikusteko.
2005/10/10: DUNA DISKOAREN ZUZENEKO AURKEZPENAK ABIAN
Berriz ere errepidean!! Sorkunek hasi ditu jada DUNA disko
berria aurkezteko kontzertuak. Bilboko Kafe Antzokian egindako estreinaldi ofizialaren ondoren, jo ta su edukiko dugu Sorkun
eta bere banda izerdi patxetan!!!!!

Aurreko asteburuan (urriak 8) Gasteizen izan zen emanaldia, bertako Gaztetxearen urteurrenaren ospaketetan. Asteburu honetan, geltokiak urriak 14 Hendaian (Kanttu-22:30h) eta urriak 15 Durangon (Azoka Gunean, 20:00etatik aurrera, Kuraia, TT L.T., Betagarri, Biok eta Dropezframes Video DJ´s-ekin batera) izango dira. Azken honetan, Sorkunek bigarren tokian joko du.

atzera