HASIERAK:
90. hamarkadaren erdialdera, Kashbad taldean aritzea proposatzen diote Sorkuni. Talde hau aurretik existitzen zen eta emakume ahotsarekin probatu nahiean zebiltzan. Handik gutxira, taldearen lehenengo maketa grabatu da eta orduan Fermin Muguruzak "Hitz Egin" jaialdian parte hartzeko eskeintza luzatzen die. Esan Ozenki diskoetxearekin, Kashbadek hiru diska argitaratzen ditu: “Kashbad”, “Distantzia” eta “Hesiak”. Sorkunek bestelako talde ugarien lanetan ere parte hartzen du garai horietan: Negu Gorriak, Joxe Ripiau, Ekon, Flitter... Lan gogorreko zazpi urteren ondoren eta Euskal Herri osoa, Galiza eta Catalunya zeharkatu ondoren, Kashbad taldea gelditu egiten da, bere kideak bide berriak ibiltzen hasten direlarik.




FERMIN MUGURUZAREKIN LEHENENGO LANAK:
1.999. urtean, Fermín Muguruzak bere bakarkako lehenengo diskoa argitaratzen du, "Brigadistak" alegia. Disko honen biran dugu Sorkun lehenengo aldiz Fermin Muguruzarekin zuzenekoak egiten. Dub Manifesten bigarren lanan, taldearen izen berakin bataiatua, Sorkunek partehartzen du bai diskoan, bai kontzertu biran. Europa osoan zehar bidaiatzen dira eta horretaz gain Estatu Batuetak, Mejico (Tijuana), Japonia edo Txina bezalako herrietara bidaiatzen dira.


SORKUNEN LEHENENGO BAKARKAKO DISKA:
2002. urtean, Sorkunek bakarkako bere lehenengo lana argitaratzen du, Atomoog, Neubat, Exhale eta Sharon Stoner bezalako taldetako musikariez inguratuta. Proiektu hau aurrera ateratzen da "Onna" izenpean. Andoaingo Garate Studios-en burutzen da disko honen grabaketa (Manta Ray taldearekin estudioa konpartituz); rock diskoa, oinarri elektronikoekin eta kolaborazio ugariekin., esaterako: Fermin Muguruza, Xabi Strubell, Fernando Sapo, Kaori Three Peace... Era berean, Karlos Osinagaren laguntza izan zuen teknikari-lanak burutzen.
ONNA
"Onna" diskoaren promo orria pdf formatuan


KONTRABANDA:
Bi urte geroago, 2004. urtean alegia, Ferminek bere "In-komunikazioa" lana zuzenean aurkezten hasten da, Sorkun Kontrabandan sartzen delarik ahotsak egiteko. Kontrabandak urte beteko bira egiten du, herri ugari bisitatuz: Japonia, Uruguay, Chile eta Argentina ditugu adibidez geldiunetako batzuk...






SORKUNEN DISKO BERRIA:
"In-komunikazioa" bira bukatu bezain laister, Sorkun bere taldearekin sartzen da lokalean abesti berriak egituratzeko asmoz. Hauek argia ikusiko dute 2005. urteko irailak 28an. Disko berri hau, "Duna" izenarekin ezagutuko dena, aurrekoaren oso ezberdina dela esan daiteke. Distortsioak alde batera utzi eta soinu minimalistagoekin eta melodia landuekin jolasten da. Musika tresna berriek kolore ezberdinak ematen dizkiote "Duna"-ri. Disko anitza eta, era berean, erreza entzuteko.
Oraingo honetan, kolaborazioak hauexek izan dira: Tzutzi, Potemkin taldeko abeslaria (bere ahots gordina erabiliz "Non Zaude??" kantuan), Gorka Sesma, Unai Azkune eta Gaizka Pereda (“Rescue Me” abestiaren oinarri elektronikoak eta gitarrak landu zituzten).
DUNA
"Duna" diskoaren promo orria pdf formatuan